Adimen artifizialari esker (edo ondorioz), bakoitzean gutxiago baliatu behar gara norbere irudimen eta sormenaz, hauek garatzea ekidinez.
Azken urtean, bakoitzean gehiago dira adimen artifizialaren ondorio ezkorrak kezkatzen dituzten pertsonak, horien artean publizitateko langileak. Gero eta gehiago entzuten baitugu galdera hau: adimen artifiziala gizakion sormena edo irudimena ordezkatzeko gai izango ote da?
Izan ere, bakoitzean ohikoagoak dira adimen artifizialaren laguntzarekin sortutako kanpainak eta publizitate ekintzak, eta ondorioz, publizitateko langileak haien lanpostua arriskuan ikusten dute. Adimen artifizialak, produkzio epeak murriztea, storyboard-ak errazago sortzea edota edukiak pertsonalizatzea ahalbidetzen du. Ondorioz, publizitateko profesionalak oraindik gehiago espezializatu behar izango dira, haien lanaren zati bat teknologiak egiten badu.
Beste batzuk ordea, ez dira kezkatuta azaltzen, haien esanetan, Adimen Artifiziala tresna lagungarri bat besterik ez da, honek ez baitu sentitzen ezta bizipenik izaten, eta beraz, ezin dute sortu gizakiak sortzeko eta kontatzeko gai diren bezalako istorioak.