MARKETING ETA PUBLIZITATEA
ARIANE ELORRIAGA
Niri buruz gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen nire historia:
Publizitatea eta batez ere, sormenaren alderdia ditut gustuko. Euskal Herriko Unibertsitatean Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasten hasi nintzen, baina arrazoi pertsonalak direla eta 3.maila erdian ikasketak utzi nituen. Hala ere, argi neukan publizitatean lan egin nahi nuela eta 2023an, Harrobia ikastolan marketing eta publizitatea ikasten hasi nintzen.
Baina orduan, 2023ko irailaren 22an nire bitzitzako etapa gogor eta ilunena hasi zen. Egun horretan, ia bizia galdu nuen auto istripu batean, 3 hilabete igaro behar izan nituen ospitalean, 4 ebakuntza luze eta konplikatu egin behar izan zizkidaten, 6 hilabetez errehabilitazioan berriz oinez egiten ikasi behar izan nuen, eta ia 2 urte amets gaizto honetan murgilduta igaro arren, momentu ilunenenean argitasuna bilatzen ikastera bultzatu nuen nire burua.
Etapa zail hau bizi behar izanaren ondorioz, beste pertsona bat naizela esan daiteke: pazienteago, gogorrago, ausartago, edozeri aurre egiteko gai dena, bizitzeko gogo izugarriak dituena, ameslaria…
Bizipen gogor honen ostean, ikasketak bukatzerakoan publizitatean lanean hasteko gogotsu nago eta etorkizunean sormen zuzendari bilakatzeko anbizio izugarriarekin.
Sormena
Sormenaz baliatuz, edozein marka eta produkturentzat kanpaina originalak sortzeko gaitasuna (markaren balioetara eta xede publikora egokituz)
MARKETING
Marketineko ezagutza ezberdinak: SEO, SEM, comunity manager, sare sozialetan kanpainak, email marketing…
PUBLIZITATEA
Publizitateko ezagutza zehatzak: publizitatearen historia, kanpaina publizitarioak sortu (SPOT-ak, aldizkarietarako grafikak, kartelak…), komunikazioa, copywriting…
EGOKITZEKO GAITASUNA
Bizitako etapa gogorren ondorioz, edozein egoerara moldatzeko gaitasuna garatu
TALDE LANA
Talde bateko kide ezberdinen ideiak elkartuz, gauza zoragarriak eraiki daitezke
MOLDAKORRA
Marka ezberdinen helburu eta beharretara moldatzeko gaitasuna