Gaur egun publizitatea ezagutzen dugun bezala, eta batez ere, adimen artifizialarekin, nahiko berria den arren, inoiz aurkitu den iragarki zaharrena, merkatari egiptoar batek idatzia izan zen, papiro batean azaldua. Beraz, esan daiteke publizitatea merkatariekin batera sortu zela. Horren ostean, Erdi Aroan merkatariak, haien produktuak ezberdintzeko helburuarekin, sinboloak erabiltzen hasi ziren.
Hala ere, gaur egun ezagutzen dugun publizitatearen aurrekaria, industria iraultzarekin sortu zen, ekoizpen masiboaren ondorioz. Enpresariek haien produktuak ahalik eta pertsona kopuru handienera helaraztea zuten helburu, hortaz, publiko zabalago batera heldu ahal izateko modu eraginkorragoak bilatzen hasi ziren.
Gaurko publizitate modernoa, XIX.mende amaieran sortu zen, publizitate agentzien profesionalizazioarekin batera. Agentzia hauen zeregina, batez ere publizitate espazioak saltzea zen, baina ez zen hauen funtzio bakarra. Horrez gain, kanpainak garatzeko sormen-zerbitzuak eta zerbitzu estrategikoak eskaintzen hasi ziren. Horrekin batera, branding-aren kontzeptua eta slogan-en sorkuntza jaio ziren, kontsumitzaileak inpaktatzeko eta hauek denbora luzez gogora zezaten.
Azkenik, XX.mendean, hedabideen eztandak, publizitate forma berriak sorrarazi zituen, izan ere, irrati eta telebista bilakatu ziren eragin handieneko komunikabide, markei milioika pertsonengana iristeko aukera emanez. Garai honetan, publizitate masiboa izan zen nagusi, eta markak publizitatean diru kopuru handiak inbertitzen hasi ziren.
Gaur egun, publizitatea etengabe aldatzen ari den ingurune digitalera egokitzen dabil denbora osoan. Era berean, digitalizazioari esker, segmentazioa egiteko eta pertsonalizioa burutzeko aukera izateaz gain, honen jarraipen eta neurketa egiteko aukera eskaintzen digu.