Marketinari eutsiz, klaserako Street Marketing kanpaina bat egin behar izan genuen. Kanpaina honen helburua, oinezkoek bideko segurtasun arauak errespetatzea (batez ere semaforoak) litzateke eta bezeroa Eusko Jaurlaritzako segurtasun zaila.

Beraz, ondorengo kanpaina egitea bururatu zitzaigun: norbaitek bidea zeharkatzen badu semaforoa gorri dagoenean, sensore batzuen bitartez, anbulantza zarata entzungo da, pertsona horri semaforoa gorri dagoela zebra bidea igarotzea arriskutsua dela ohartarazteko (susto txiki bat emanez), eta bestetik, hori egiteak ekar ditzakeen ondorio bat izan daitekeela konturatzeko (anbulantzian batean bukatzea).

Ondoko irudian kanpaina honen storyboard-a ikusi daiteke.

 

Street marketing kanpainako storyboard-a