Kurtso honetan egin behar izan nuen lehenengo erronka, MAKASI EKO SURF CAMP izan zen. Erronka honen barruan marketin ikerketa ere sartzen zen arren, erronkarako egin beharreko street marketing kanpaina aurkeztuko dizuet.

MAKASI EKO SURF CAMP, surfeko klaseak eskaintzen dituen enpresa bat da, ingurumenarekiko kontsientzia handia azaltzen dutelarik. Hortaz, hondartzak garbi mantentzeko street marketing kanpaina bat burutu nuen, zaborrak itsasoan bukatzeak, bertako bizidunetan izan ditzazkeen ondorio zorigaitzak, pertsonetan irudikatuz, ikusleak inpaktatzeko asmoz.

MAKASI EKO SURF CAMP: street marketing