Unibertsitateko 2.urtean, sormen irakasgaiko maixuak berak asmatutako produktu baten iragarkia sortzeko eskatu zigun, aldizkarirako grafika bat, hain zuzen. Produktua curry-a daukan txokolatea zen eta iragarlea NESTLE izango zen. Gainera, produktu honek energia ematen duela saldu behar genuen.
Hortaz, irudimen handia erabiliz, ondoko irudian ikusi daitekeen grafika sortu nuen. Asterix eta Obelix-eko edari magikoan inspiratuz, honek eskaintzen dituen indarra eta abiadura energiagatik ordeztuz, eta produktu berri honekin edaberik behar ez dela azalduz.