Publizitate digitalak gorakada handia izan duen arren, enpresek oraindik diru asko inbertitzen dute kanpo publizitatean. Oso zaila izan arren kanpo publizitatearen eragin erreala neurtzea, kalean kanpaina original edo ezberdin bat eginez gero, jendeak hau sare sozialetan partekatzea eta hau biralizatzea lortu daiteke, horretarako inbertzio gehigarririk egin behar izan gabe. Horretarako, kanpo publizitateko euskarri ezberdinek eskaintzen dituzten baliabideak aprotxatzea aukera on bat izan daiteke.

Hortaz, hona hemen kanpo publizitate kanpaina sortzailea egiteko zenbait arrazoi: 

  1. ATENTZIOA ERAKARRI SORMENA ERABILIZ: kalean jendea estimulu ugariz inguratuta egoten da, hortaz, sormenaz baliatuz, eduki originalen bidez atentzioa erakarri.
  2. GOGORAGARRITASUNA SORMENARI ESKER: sormen handiko publizitatea ondo eginez, atentzioa erakartzeaz gain, publikoak denbora luzeagoan gogoratzea lortu daiteke.
  3. INTERAKZIO ETA ELKARRIZKETA GEHIAGO SORTU: kanpo publizitate kanpaina baten eraginpean dauden kontsumitzaileak gehiago elkar eragiten dute kanpainarekin eta konbertsio-tasa altuagoa izaten dute.

Hau ondo egiteko zenbait alderdi hartu beharko ditugu kontuan, hala nola, kanpainako elementuen egitura zaintzea, publizitate-helburuaren identifikazioa kontuan izatea, kanpainaren kokapena ondo pentsatzea, tipografia ulergarria erabiltzea, edota kolorearen garrantzia kontuan izatea.

 

 

Kanpo publizitate sortzailea