Historian zehar, eta batez ere Lehenengo Mundu Gerratik aurrera, publizitatea erabili izan dira gudu garaian, kartel propagandistikoak garrantzia handiena izan zuelarik. Hauek, zenbait funtzio betetzen zuten, alde batetik, mezuak publiko zabal batera zabaltzeko eta bestetik, iritzi publikoa bereganatzeko, gatazka garaian. Hortaz, garai honetan, ordura arte egin ez zen bezalako publizitate masibo izugarria egiten hasi ziren. 

Kartel hauek, adierazpen artistiko garrantzitsuak izan ziren, pertsuazio handia lantzen zutelarik. Horren adibide da, gaur egun ezagunena den “Uncle Sam” kartel propagandistikoa, Estatu Batuak 1917an Lehen Mundu Gerran sartzean, kanpaina propagandistiko izugarria behar izan zuten, batetik, estatu batuarrak gudu hontan sartzeko beharra zegoela konbentzitzeko eta bestetik, hauek armadan izena eman zezaten. Izan ere, Lehenenego Mundu Gerra garaian, milioka kartel inprimatu eta banatu ziren, gatazkan parte hartzen zuten herrialde guztien artean. Kartel hauen helburuen artean,  soldaduen parte hartzea edota diru biltzeaz gain, herritarrek haien herrialdearenganako maitasuna garatzea eta kontrakoarenganako gorrotoa sorraraztea zuten xede, horretarako publizitate emozionalaz baliatu zirelarik.

Beste aldetik, Bigarren Mundu Gerran, izugarria izan zen, Naziek burutu zuten kanpaina propagandistikoa, hauek, eskuragarri zuekaten bitarteko guztiak erabili baitzituzten, hala nola, desfileak, mitinak, hegazkinetik jaurtitako liburuxkak, irratiz igorritako mezuak edota film aberkoiak. Esan daiteke garai honetan, publizitatea herritarrak manipulatzeko bitarteko garrantzitsua izan zela.

Lehen mudnu gerrako kartela