Sormena, konponbide bat bilatzerakoan, ideia original eta ez-konbentzionalak sortzeko gaitasunari deritzo. Batzuetan, ideia hauek bakarrik etortzen zaizkigu burura, baina beste batzuetan ordea, buruari buelta asko eman behar izaten dizkiogu, eta ondorioz blokeatu egiten gara. Baina zorionez, zenbait teknika existitzen dira sormena garatu ahal izateko.
Hasteko, brainstorming-a daukagu, teknika ezagunena izanik. Honen bitartez, ideiak zerotik ateratzen dira, izan ere, beharrezko konponbidea bilatzeko, bururatzen zaigun guztia idaztean datza, ideia batzuk oso txarrak badira ere.
Ondoren, irudi bidezko estimulazioa daukagu, eta hau, irudi ezberdinetan erreparatzean datza, eta irudi horiek sortutako estimuluaren bidez, konponbide original bat aurkitzeko.
Azkenik, kartografia mentala daukagu, tresna honen bitartez, ideiak, prozesuak, pentsamendua eta objektuak erlazionatzen ditugu, arazoa konpontzeko lagungarri izanik.
Gainera 3 teknika hauek konbinatu ditzazkegu, ahalik eta ideia berritzaile, sortzaile eta originalena sortu ahal izateko.