Bakoitzean gehiago dira iragarkiak ezartzen dituzten plataformak, iragarki hauek, film edo telesailaren hasieran edo erdian jartzen dituztelarik, ikusten ari zarena abisatu gabe ebakiz. Ondorioz, erabiltzaile batzuk platafroma hauekin haserre azaltzen dira, izan ere, orain arte streaming plataformak ordaintzearen abaintaila nagusietako bat, publizitatea ekiditzea izan da. Gainera, iragarkiak kendu nahi izanez gero, gehiago ordaindu behar izango dute erabiltzaileek hilabetero.
Era berean, iragarkien gehiegizko espozizioak, erabiltzaileek marka horiekiko gorrotoa garatzea eragin dezake. Estatu Batuetan erabiltzaileei burututako galdetegi baten arabera, kontsumitzaileen %50ak uko egin dio produktu bat erosteari, iragarki bera askotan ikustearen ondorioz.
Beste erabiltzaile batzuk ordea, ez dute inolako erreakziorik azaldu iragarkiak ezartzearen aurrean eta bidezkoa iruditzen zaie ikus-entzunezko erreprodukzio batean pare bat iragarki jartzea tarifa baxuago bat ordaintzearen truke, momentuz ez baita handia jartzen duten iragarki kopurua.
Beste alde batetik, iragarkiak jartzearen neurri honek, abantaila batzuk dakartza, hala nola, plataforma hauek segmentazioa burutzeko eskaintzen duten aukera paregabea, edota iragarki hauek modu ez hain intrusibo batean azaltzea. Segmentazioari esker, segmentu ezberdinetako erabiltzaileen interesetan oinarrituz, iragarki espezifikoak bideratzeko aukera ematen du, mezua publiko egokiarengana iristen dela ziurtatuz.
Hortaz, streaming plataformak, lehen iragarkirik gabe edukiak ikusteko guneak izan zirenak, orain prezio murriztuan iragarkiak eskaintzen dituen eredua hautatu dute. Baina erabiltzaileak ez gogaitzeko, oreka bilatu behar dute iragarki hauen frekuentzia eta kantitateran artean.